lunes, 26 de abril de 2010

Irati Jimenezek irabazi du 2009ko Beterriko Liburua saria.



111 Akademiako kideek idazle bizkaitarraren Nora ez dakizun hori eleberria izendatu dute iazko obrarik gogokoen

111 Akademiako akademiakideek Irati Jimenezek idatzi eta Elkar argitaletxeak plazaratutako Nora ez dakizun hori eleberria aukeratu dute 2009ko Beterriko Liburu. Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 22an amaitu dena. Lehenengo txandan, 2009an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zitzaien 150 akademiakideei, eta lehen txanda hartan Beterriko Liburu izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen. Hirugarren eta azken txandan Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori eta Aingeru Epaltzaren Izan bainintzen Nafarroako errege izan ziren bi finalistak, eta Jimenezen eleberriak jaso du boto gehien; idazle mundakarraren lanak hemeretzi botoko aldea atera dio Aingeru Epaltzaren nobelari. Aurreko bi txandetan ere Nora ez dakizun hori izan zen boto gehien jaso zuena.



Irabazleari saria ematea baino ez da geratzen orain. Maiatzaren 6an ospatuko da 2009ko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena ezagutzera emateko ekitaldia, Amasako kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Idazle saritua bertan izango da, eta obra sarituaren larruz enkoadernaturiko ale bat jasoko du.

1 comentario: